Kaixo irakurleok, ikasturtearen azken txanpan nago eta blog hau idazteari utziko diot. Hasieran bloga egitea ideia zoro bat iruditzen zitzaidan baina azkenean oso baliagarria iruditu zait. Irekita utziko dut zuek irakurri nahi izatekotan. Horretarako sarrera hau uzten dizuet, hemen kurtsoan zehar egindako lanak azalduko ditut . Adi egon informazio guztiari oso interesgarria izango da eta. Irakurketa errazteko, hitz batzuk azpimarratuko ditut eta bertan klik eginez lanari buruzko informazio gehiago jasoko duzue. Ondo pasa lagunok.
Hainbat gai nagusi izan dira jorratu ditugunak, Gorputza, curriculuma, konpetentziak...Iraganera bidaiatuko dugu, Otsailak 2ra hain zuzen ere, bertan hasi baitzen gure bidaia.
Hasteko, gorputzari buruz hitz egiten gebuen, eskola barruan zein kanpoan gorputza nola ikasten duen hain zuzen ere . Gai honi buruz hainbat lan egin genituen gorputza hobeto ulertzeko. Lehenengo lana gorputzaren normalizazioa zuen izena eta eskolaren barruan zein kanpoan argazkiak atera behar genituen ondoren klasean gorputzak nola ikasten zuten hausnartzeko. Kanpoan, gorputzak lasaiago daude eta ikasgela barrian berriz, aspertuta. Hausnarketa pertsonal txiki bat egin nuen gai honen inguruan.
Gorputzarekin lotuta performancei buruz hitz egin genuen eta Ester Ferreren performance batzuk ikusi genituen adibide gisa. Performance bat, inprobisatuz egindako antzerki moduko bat da. Performanceak hobeto ulertzeko asmoz talde bakoitzak peformance bat egin zuen, nahi zuen gaia jorratuz. Esan beharra dago gai horiek ondoren azalduko dudan Illichen hitzetatik hartuta zeudela. Lehenengo biak Spice Girl eta Zari taldeak egin zituzten. Gizarte kontsumistan oinarritu ziren eta hori kritikatu zuten, gizarteak esaten digutena egiten dugula adierzteko. Hurrengo performance-ak Whale, matraka eta Xulines taldeak egin zuten, hauek ere gizarte kontsumista kritikatu zuten baina bakoitza bere moduan.
Ivan Illicheri buruz hitz egin dugu klaseetan zehar. Liburu baten Hiru kapitulu irakurri behar izan genituen, bertan idea asko atera dira. Lehenego capitulu honetan ideia nagusiak, erabileraren eta aldaketaren baloreak dira. Illich-ek dispositibo bat bezala ikusten du herreminta. Instituzioei burutz hitz egiten du eta gure gizartean duten paperaz. Gizarte industrializatuari kritika bat egiten dio.
Bigarren kapituluan, gizarte kontsumista eta eskola dira gai nagusiak. Gizarte kontsumista kritikatzen du, gizartearen zatitzea ahalbidetzen duelako. Kapitalismoa mito uts bat del dio, gizarte kontsumistak sortu duena. Kapitalismoaren kritikari aritzen dio. Hirugarren kapituluan, harreman autonomo eta heteronomoei buruz. Ondorioa da, bi harreman hauen orekara iritsi behar garela ez bata bestea baino gehiago erabili.
Gorputzaren gaiarekin jarraituz ,Tomboy pelikula ikusi genuen, bertan ume bat ageri zen emakumea izanez gero gizona izan nahi duela. Transexualitatea lantzen da elikula honetan eta gorputzaren gaiarekin oso lotuta dago. Pelikula oso gogorra izan zen baina nire ustez oso ona da gai hau lantzea gaur egun kasu asko daudelako. Hurrengo klasean, Beatriz preciadori buruz hitz eta ikasi eguen. Bideo bat ikusi genuen non Beatriz bere pentsamenduak islatzen dituen. Bera filosofo transgeneroa da eta ideia feministak defendatzen ditu, liburuak idatzi ditu ere. Sexua, arraza eta gorpei buruzko pentsamendu txarrak aldatu behar ditugu eta Beatriz horretarako iraultza bat egitean lortu dela dio.
Pertsona gehiagori buruz ikasi genuen, adibidez, Judith Butler eta Sunaura Taylor. Hauek bideo bat egin zuten non gorputzaren potentzialtasunari , generoaren eta ezgaitasunaren inguruko hausnarketaren bidez hitz egiten zuten. Gizartean berdintasuna bultzatzea defendatzen dute, ez eskolaren bitzartez ematen dituzten baloreak bakarrik.
Ondoren Currriculumaren gaiaren inguruan hasi ginen. Curriculuma ikasten eta irakatsi nahi den guztia da Curriculum ezkutuari buruz hitz egin genuen asko. Honek, irakasleak zuzenki irakatsi ez duena nahi baina ikasleak ikasten duena da. Zerbait modu ezkutu batean ikastea. Honi buruz lan bat egin egin genuen eta fakultatean zehar kurrikulum ezkutua bilatu genuen. Argazki asko atera genituen eta gauza bat arritu ninduen. Komun guztietan, emakume eta gizonaren irudia kenduta zegoen.
Horretaz gain hainbat lan egin genituen. Lehenengo berrikuntza pedagogikoei buruz hitz egiten hasi ginen, irakaskuntza ezberdin batazuetn nola ikasten duen gorputza ideiari lotuz. Eskola txikia, Amara Berri eta eskola anarkiko bat. Lehenengo biak publikoak ziren. Hiruetan modu dinamikoa erabiltzen zuten ikasteko. Eskolekin lotuta homeschoolinga landu genuen beste klase batean. Bideo bat ikusi genuen eta onurak eta gabeziei burutz eztabaidatu genuen. Onuren barruan, egutegi malgutasuna, umea protagonista dela eta prezioa ziren ideia nagusienak, gabezietan aldiz, talde lana, titulu ets harreman ez ziren ideia garrantzitsuenak. Migumendu pedagogiko berriak, tradizionala baino erantzun hobeagoak jasaten ditu.
Gorputza lantzeko lan esanguratsuena nire ustez, gorpuztasun desafiantzailearena izan da. Eskolari kritika bat egin diogu, poster batzuen bitartez. Poster bakoitza ideia eskutu bat zuen eta oso ideia interesgarriak atera ziren. Arroparen, sexuaren, arrazaren... inguruko estereotipoak ageri izan dira. Hemen uzten dizkizuet muralen argazki eta azalpenak: 1-2-3-4-5-6-7
Bi klase osorik erabili genituen zehaztapen mailei buruz mintzatzeko. Lau maila desberdin daude eta bakoitzean dokumentu desberdin bat ageri da. Zehaztapenei buruzko taula bat egin genuen eta bertan oso ondo azaltzen da maila bakoitzak.
Hurrengo gai nagusiarekin hasi ginen aste santua ondoren, curriculuma hain zuzen ere. Gai hau lantzaeko, unitate didaktiko bat egin behar izan dugu, heziberrin jarritako kurrikulumaz baliatuz. Proposamen bat egin behar genuen K2 aren inguruan. Gure idea escape room bat egitea izan zen eta horren inguruan egin behar zien jarduerak, helburuak, ebaluazioa definitu behar izan genuen, Hori guztia heziberrik curriculumean jartzen dituen pausoekin.
Unitate didaktikoa aurrera eramateko, hainbat metodologiei buruz hitz egin genuen eta ondoren gure proiektura gehien iruditzen zena hautatu behar genuen. Metodologiak, praktikan, kasuetan eta arazoetan oinarritutakoak ziren eta bakoitzak funtzio batzuk bete behar zituzten. Lan hau aurrera eramateko power point batzuk egin behar izan genituen.
Honekin erlazionatuta, bi kapitulu irakurri genituen, ebaluazio motei buruz. Ebaluatzea eta kalifikatzea gauza desberdina direla aipatu genuen eta errubikei buruz informazioa jasu genuen. Ebaluatzeko mota kuantitatibo edo kualitatiboak ikasi genituen. Unitate didaktikoan errubik bat egin behar izan genuen.
Konpetentzien inguruan aritu ginen eta horretarako Jose Moya eta Sacristanen bideo bat ikusi genuen. Batek. konpetentziak moda bat direla dio, besteak berriz konpetentziak, pertsona batek zeregn bat gauzatzeko erbaitzn dituen baliabideak direla dio.
Blogaren azken zatia nire kideen blogen linkak jartzeko erabili dut.
Amaitzeko, eskerrak eman nahi dut irakurri duzuenei eta espero dut baliagarria izatea jarritako informazio eta hausnarketak. Beste aldetik, esan beharra dago blog hau egiten asko ikasi dudala eta oso baliagarria dela egin duzun guztia berreskuratzea eta edozein momentutan irakurri ahal izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario