Gaurko klasean aurreko klasean atera genituen argazkiak aurkeztu eta azaldu ditugu. Curriculum ezkutuari buruzko argazkiak ziren, gure fakultatean bilatutakoak. Ariketa hau hobeto ulertzeko hemen uzten dizkizuet adibide batzuk:
Nire ikuspuntutik irudi honen kurrikulum ezkutua da neskak eta mutilak berdinak garela eta eskubidea daukagula komun berdinera joateko.

Irudi honen kurrikulum ezkutua da, birziklatzera bultzatzen gaituzte baina zergatik bakarrik dauke zakarontzi horiek pisu batean eta ez guztietan?
Hau da kurrikulum ezkutuaren inguruan aurkitu dugun argazkirik txarrena. Nire ustez kartel hori soberan dago, barneratuta izan behar dugu beste etnietako edo erlijioetako pertsonak gure artean egon daitezkela. Errespetu falta bat bezala ikusten dut, beraiek gu bezala pertsonak dira eta eskubide berdinak dituzte. Zergatik ez dute jartzen kartel bat ipintzen duena: Euskadiko mutilak onartzen ditugu, txuriak eta kristauak.
Irudi honetan ikus dezakegu nola, euskara letra handiagoa duen gaztelania baino eta kurrikulum ezkutua euskara bultzatzea izango da kasu honetan.
Esan beharra dago, ikuspuntu asko daudela baina nik argienak aipatu ditudala uste dut. Orain zuei uzten zaituzten pentsatzen ea ze kurrikulum ezkutua izan ditzazkete argaki hauek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario