jueves, 23 de mayo de 2019

E- PORTAFOLIOA

Kaixo irakurleok, ikasturtearen azken txanpan nago eta blog hau idazteari utziko diot. Hasieran bloga egitea ideia zoro bat iruditzen zitzaidan baina azkenean oso baliagarria iruditu zait.  Irekita utziko dut zuek irakurri nahi izatekotan. Horretarako sarrera hau uzten dizuet, hemen kurtsoan zehar egindako lanak azalduko ditut . Adi egon informazio guztiari oso interesgarria izango da eta. Irakurketa errazteko, hitz batzuk azpimarratuko ditut eta bertan klik eginez lanari buruzko informazio gehiago jasoko duzue. Ondo pasa lagunok.

Hainbat gai nagusi izan dira jorratu ditugunak, Gorputza, curriculuma, konpetentziak...Iraganera bidaiatuko dugu, Otsailak 2ra hain zuzen ere, bertan hasi baitzen gure bidaia.

Hasteko, gorputzari buruz hitz egiten gebuen, eskola barruan zein kanpoan gorputza nola ikasten duen hain zuzen ere . Gai honi buruz hainbat lan egin genituen gorputza hobeto ulertzeko. Lehenengo lana gorputzaren normalizazioa zuen izena eta eskolaren barruan  zein kanpoan argazkiak atera behar genituen ondoren klasean gorputzak nola ikasten zuten hausnartzeko. Kanpoan, gorputzak lasaiago daude eta ikasgela barrian berriz, aspertuta. Hausnarketa pertsonal txiki bat egin nuen gai honen inguruan.

Gorputzarekin lotuta performancei buruz hitz egin genuen eta Ester Ferreren performance batzuk ikusi genituen adibide gisa. Performance bat, inprobisatuz egindako antzerki moduko bat da. Performanceak hobeto ulertzeko asmoz talde bakoitzak peformance bat egin zuen, nahi zuen gaia jorratuz. Esan beharra dago gai horiek ondoren azalduko dudan Illichen hitzetatik hartuta zeudela. Lehenengo biak Spice Girl eta Zari taldeak egin zituzten. Gizarte kontsumistan oinarritu ziren eta hori kritikatu zuten, gizarteak esaten digutena egiten dugula adierzteko. Hurrengo performance-ak Whale, matraka eta Xulines taldeak egin zuten, hauek ere gizarte kontsumista kritikatu zuten baina bakoitza bere moduan.

Ivan Illicheri buruz hitz egin dugu klaseetan zehar. Liburu baten Hiru kapitulu irakurri behar izan genituen, bertan idea asko atera dira.  Lehenego capitulu honetan ideia nagusiak, erabileraren eta aldaketaren baloreak dira. Illich-ek dispositibo bat bezala ikusten du herreminta. Instituzioei burutz hitz egiten du eta gure gizartean duten paperaz. Gizarte industrializatuari kritika bat egiten dio.
Bigarren kapituluan, gizarte kontsumista eta eskola dira gai nagusiak. Gizarte kontsumista kritikatzen du, gizartearen zatitzea ahalbidetzen duelako. Kapitalismoa mito uts bat del dio, gizarte kontsumistak sortu duena. Kapitalismoaren kritikari aritzen dio. Hirugarren kapituluan, harreman autonomo eta heteronomoei buruz. Ondorioa da, bi harreman hauen orekara iritsi behar garela ez bata bestea baino gehiago erabili.


Gorputzaren gaiarekin jarraituz ,Tomboy pelikula ikusi genuen, bertan ume bat ageri zen emakumea izanez gero gizona izan nahi duela. Transexualitatea lantzen da elikula honetan eta gorputzaren gaiarekin oso lotuta dago. Pelikula oso gogorra izan zen baina nire ustez oso ona da gai hau lantzea gaur egun kasu asko daudelako. Hurrengo klasean, Beatriz preciadori buruz hitz eta ikasi eguen. Bideo bat ikusi genuen non Beatriz bere pentsamenduak islatzen dituen. Bera filosofo transgeneroa da eta ideia feministak defendatzen ditu, liburuak idatzi ditu ere. Sexua, arraza eta gorpei buruzko pentsamendu txarrak aldatu behar ditugu eta Beatriz horretarako iraultza bat egitean lortu dela dio.

Pertsona gehiagori buruz ikasi genuen, adibidez, Judith Butler eta Sunaura Taylor. Hauek bideo bat egin zuten non gorputzaren potentzialtasunari , generoaren eta ezgaitasunaren inguruko hausnarketaren bidez hitz egiten zuten. Gizartean berdintasuna bultzatzea defendatzen dute, ez eskolaren bitzartez ematen dituzten baloreak bakarrik.

Ondoren Currriculumaren gaiaren inguruan hasi ginen. Curriculuma ikasten eta irakatsi nahi den guztia da Curriculum ezkutuari buruz hitz egin genuen asko. Honek, irakasleak zuzenki irakatsi ez duena nahi baina ikasleak ikasten duena da. Zerbait modu ezkutu batean ikastea. Honi buruz lan bat egin egin genuen eta fakultatean zehar kurrikulum ezkutua bilatu genuen. Argazki asko atera genituen eta gauza bat arritu ninduen. Komun guztietan, emakume eta gizonaren irudia kenduta zegoen.

Horretaz gain hainbat lan egin genituen. Lehenengo berrikuntza pedagogikoei buruz hitz egiten hasi ginen, irakaskuntza ezberdin batazuetn nola ikasten duen gorputza ideiari lotuz. Eskola txikia, Amara Berri eta eskola anarkiko bat. Lehenengo biak publikoak ziren. Hiruetan modu dinamikoa erabiltzen zuten ikasteko. Eskolekin lotuta homeschoolinga landu genuen beste klase batean. Bideo bat ikusi genuen eta onurak eta gabeziei burutz eztabaidatu genuen. Onuren barruan, egutegi malgutasuna, umea protagonista dela eta prezioa ziren ideia nagusienak, gabezietan aldiz, talde lana, titulu ets harreman ez ziren ideia garrantzitsuenak. Migumendu pedagogiko berriak, tradizionala baino erantzun hobeagoak jasaten ditu.

Gorputza lantzeko lan esanguratsuena nire ustez, gorpuztasun desafiantzailearena izan da. Eskolari kritika bat egin diogu, poster batzuen bitartez. Poster bakoitza ideia eskutu bat zuen eta oso ideia interesgarriak atera ziren.  Arroparen, sexuaren, arrazaren... inguruko estereotipoak ageri izan dira. Hemen uzten dizkizuet muralen argazki eta azalpenak: 1-2-3-4-5-6-7


Bi klase osorik erabili genituen zehaztapen mailei buruz mintzatzeko. Lau maila desberdin daude eta bakoitzean dokumentu desberdin bat ageri da. Zehaztapenei buruzko taula bat egin genuen eta bertan oso ondo azaltzen da maila bakoitzak.

Hurrengo gai nagusiarekin hasi ginen aste santua ondoren, curriculuma hain zuzen ere. Gai hau lantzaeko, unitate didaktiko bat egin behar izan dugu, heziberrin jarritako kurrikulumaz baliatuz. Proposamen bat egin behar genuen K2 aren inguruan. Gure idea escape room bat egitea izan zen eta horren inguruan egin behar zien jarduerak, helburuak, ebaluazioa definitu behar izan genuen, Hori guztia heziberrik curriculumean jartzen dituen pausoekin.

Unitate didaktikoa aurrera eramateko, hainbat metodologiei buruz hitz egin genuen eta ondoren gure proiektura gehien iruditzen zena hautatu behar genuen. Metodologiak, praktikan, kasuetan eta arazoetan oinarritutakoak ziren eta bakoitzak funtzio batzuk bete behar zituzten. Lan hau aurrera eramateko power point batzuk egin behar izan genituen.

Honekin erlazionatuta, bi kapitulu irakurri genituen, ebaluazio motei buruz. Ebaluatzea eta kalifikatzea gauza desberdina direla aipatu genuen eta errubikei buruz informazioa jasu genuen. Ebaluatzeko mota kuantitatibo edo kualitatiboak ikasi genituen. Unitate didaktikoan errubik bat egin behar izan genuen.

Konpetentzien inguruan aritu ginen eta horretarako Jose Moya eta Sacristanen bideo bat ikusi genuen. Batek. konpetentziak moda bat direla dio, besteak berriz konpetentziak, pertsona batek zeregn bat gauzatzeko erbaitzn dituen baliabideak direla dio.

Blogaren azken zatia nire kideen blogen linkak jartzeko erabili dut.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dut irakurri duzuenei eta espero dut baliagarria izatea jarritako informazio eta  hausnarketak. Beste aldetik, esan beharra dago blog hau egiten asko ikasi dudala eta oso baliagarria dela egin duzun guztia berreskuratzea eta edozein momentutan irakurri ahal izatea.

Klaseko Blogak



TALDEAREN IZENA
NIRE IZEN-ABIZENAK
NIRE BLOGAREN HELBIDEA
Spice Girls
Ana de la Vega Ruiz
Spice girls
Irati Divar Laserna
Spice girls
Maialen Gallego Ruiz
Spice Grils
Uxue Santa Cruz Gómez
Spice Girls
Saray Cristobal Fernandez
WHALE
Aiala Alonso Río
ZARI
Zuriñe Zurbano Rojo
WHALE
Gemma Ruiz
ZARI
O. Rebeca Gutiérrez Rodriguez
ZARI
Iratxe Nestares Trepiana
ZARI
Andere Basterra Aspe
WHALE
Goretti Sanchez
MATRAKA
ELENE VAQUERIZA ETXEBERRIA
WHALE
Leire Burgos Sanchez
Xulines
Xabier Hidalgo Ruido
Didaktika Doctors
Unai Coronel
Didaktika Doctors
Jose Victor Garcia Rivas
Didaktika Doctors
Aritz Zabala
Didaktika Doctors
Jokin Bereziartu
Xulines
Iker Guadilla Estévez
MATRAKA
ENOLA LEIVA ARRONIZ
ZARI
Iratxe Nestares Trepiana
Xulines
Ander Sologaistua Furundarena
Xulines
Ander Sologaistua Furundarena
Xulines
Ander Diaz de Mendivil Garmendia
MATRAKA
Jaione Escobero Gomez
MATRAKA
maider alvarez
xulines
Asier Zabaleta
TOMAKI
Uzay Ortiz de Murua Iturralde
TOMAKI
Jokin Totorika Ocerin
MOON WALKERS
Beñat Rodriguez Pacho

jueves, 16 de mayo de 2019

ebaluazioa

1.-Berdina da ebaluazioa eta kalifikazioa?
Kalifikatzea eta ebaluatzea ez da berdina, kalifikazioa zenbaki baten bitartez azaltzen da eta ebaluazioa ez du zertan. Kalifikatzera behartzen gaituzte.
     1.1.-Noiz ebaluatu dezakegu?
            Hasieran (diagnostikoa)
            Bitartekoa
            Egunaren bukaeran (bategarria).
      1.2- Zer?
            Normatiboa, taldearen errendimendua ebaluatzea.
            Kriteriala,
      1.3 Nola?
             Kuantitatiboa : zenbakia. oso ongi eta ongi ere
             Kualitatiboa: Hitzekin egitea.
      1.4 Nork?
             Autoebaluazioa
             Koebaluazioa
             Eteroebaluazioa
      1.5.- Nolakoa?
            Feedback-ak laguntzen badigu ikasketa prozesuan.
            Ebaluazio formatiboa edo hezigarria
            Autentikoa: momentuan ekintza batean. (Katedral bat sortzean)
            Integratua:  momentu errealean gure  feedback.a ematea.

NOLA BIDERATU?
Erraminta batzuk ditugu horrretarako.

KUANTITATIBO
    - Kontrol zerrenda: Bai, ez, a veces.
    - Estimazio eskala: ezenbakidunak, grafikoak, hitzezkoak(batzutan,inoiz ez)
KUALITATIBO
    - Galdera zerrenda; Azterketa bat adibidez. Umeekin galdetzen duguna saioaren hasieran(ez formala)
    - Behaketarako gidoia: irizpide batzuk jarri eta barruan ume batek zer dakien jartzen da.
    - Erribrikak: gauza zehatzak ebakuatzen duen ebaluazio instrumentua. Aspektu kualitatiboa eta                kuantitatiboa erabiltzen ditu.


           


Unitate didaktikoa

Unitate didaktikoarekin jarraituz, helburuak azaldu ditu irakasleak. Heziberrin agertzen diren etapako helburuak gure unitate didaktikora egokitu behar dugu.

viernes, 10 de mayo de 2019

Unitate didaktikoa

Gaurko klasean unitate didaktikoa egiten jarraitu dugu. Helburua, edukia eta Ebaluazio irizpideen atala azaldu digu irakasleak eta egiten hasi gara. Helburuak egiteko baldintzak ezaldu dizkigu. Heziberrin sartu gara eta informazio pila irakurri eta bilatu dugu. Ez da denbora asko geratzen lana bukatzeko eta lan asko egin behar dugu.
- Matematiketako konpetentziak erabili ditugu genienbat.

jueves, 9 de mayo de 2019

Konpetentziak

Gaurko klasean Sacristan eta Moyaren bideoak ikusten bukatu dugu eta hainbat galdera erantzun ditugu:
- Zein da Sacristanen iritzia konpetentzien inguruan?
Eskola beti ideologia baten menpe egon dela, Eliza besteak beste, nahiz eta estatua laikoa izan. Konpetentziak garrantzia hartu duten moda bat direla uste du. Lehen konpetentziak zeuden baina orain ez dira modu berdinean erabiltzen, orain ideologiak sartzeko erabiltzen dira. Konpentziak zertarako balio dutela pentsatu behar dugula dio, erabilgarriak, onak edo txarrak badira. Bera ez du uste erabilgarriak direnik, atzean daramaten filosofia nahiz ikasketa memorisrikoaren kontra joan, ez dute ikasketa subjetiboa sustatzen dio. Sacristanentzat ikaskea da mundua ulertea, azaltzen jakitea...

- Zer da José Moyaren iritziz konpetentzia bat?
Horrela definitzen du: "forma en la que una persona utiliza todos sus recursos para resolver una tarea. Una persona es competente cuando sabe usar todos sus recursos en una tarea compleja"
- Moya eta Sacristanen iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskuratu daiteke?
Bai, biak aintzat hartu behar genituzke. Kanpoko ezagutza eta eskolako ezagutza. Baina hori ez da egiten. Eskolan es digite gure bizitzaz galdetzen, gure irrikaz... Kanpoko esperientziak eskolara ekarriz.
- Moyaren iritziz curriculum erreala hobetu dezakete konpetentziak?
Bai baina erabiltzen badugu metodologia aktiboa, pertsonen esperientzia, planetamendu didaktiko bat laguntzen diguna hau lortzen.

lunes, 6 de mayo de 2019

Sacristan eta Jose Moya

Gaur Sancristan eta Jose Moyaren bideoak ikusi ditugu konpetentzien inguruan. Klasea oso motza izan da eta ez du denbora eman azko hitz egiteko, hurrengi klasean jarraituko dugu.

viernes, 3 de mayo de 2019

Unitate didaktikoa jarduerak

Gauko egunean talde batek, metodologia bat azaldu dute, Heziberri hain zuzen ere. Gemmaren blogetik berreskuratuta:
https://gemmaruizdidaktika.blogspot.com/2019/05/zer-esaten-du-heziberrri-metodologiari.html









Unitate didaktikoaren jarduerak egiten jarraitu ditugu. Hainbat eragiketa matematikoak pentsatu eta arazoak planteatu ditugu.


jueves, 2 de mayo de 2019

Metodologia desberdinak

Gaurko klasean, metodologiak azaldu ditugu aurkezpen bitartez. Talde bakoitzak bere ideia hobe  azaltzen duen metodologia aurkeztu du. Nire taldearen kasuan, arazoetan oinarritutako metodologiak azaldu ditugu.
Hemen uzten dizkizuet metodologia ezberdinetako ppak:

1.- KASUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA:

 

2.- ARAZOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA



3.- PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA